Gaur gure hautagaiak aurkeztu ditugu Alderdi Eder-en

Gaur goizean Alderdi Eder lorategietan, udal eta foru hauteskundeetarako gure hautagaiak aurkeztu egin ditugu: Juana Aranguren eta Axun Urbieta, hurrenez hurren.

Kanpainia honetarako leloa “Imprescindibles. Behar-beharrezkoak” dela azaldu dugu: alegia, nahiz eta gizartearen parte batek uste berdintasuna lortuta dagoela, feminismoa emakumeek bizitzako esparru guztietan pairatzen dituzten diskriminazio guztiak ezabatzeko ezinbestekoa dela defendatzen du Plazandreok-ek.

Halaber, Juana Aranguren alkate hautagaiak azpimarratu egin du “parekotasuna ez dela bakarrik kargu politikoen erdia emakumeak izatea (esan beharra dago hori ere ez dela lortu), baizik eta politika egiterako orduan, biztanleriaren erdiaren interes eta beharrak ere kontutan hartzea”. Emakumeei lotutako gaiak lehentasun politikoa ez izatea gaitzetsi du, eta adibide gisa jarri du Emakumeen Etxeari ez zaiola ematen  “inondik inora ere” Donostiako beste antzeko ekimenei beste garrantzia eta baliabide.

Hautagaiek hauteskunde programaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte, guztien oinarrian “bizitza politikaren erdigunean kokatzea” dela azalduz. Zaintzari lotutako gaiek lehen mailako garrantzia har dezatela nahi du Plazandreok-ek. Hala, beste elkarteek bezalako proiektu faraonikoak aurkeztu ordez, pertsona guztien arteko berdintasuna eta bizitza kalitatea bermatzea helburu duten neurrien alde egin dute apustu.

Axun Urbietak berdintasunaren arloan hurrrengo funtsezko aldarrikapenak azpimarratu ditu:

Indarkeria sexistarekin bukatzeko konpromesu politiko handiagoa

Berdintasun legeekin betetzea

– Etxeko lanetan eta zaintzan gizonen inplikazioa. Amatasun eta aitatasun baimen berdinak eta transferiezinak.

– Emakumeen bazterkeria eta prekarietate ekonomiko eta sozialarekin bukatzea

– Villa Soroa Emakumeen Etxearen egoitza behin betikoa bezala. Aurrekontu eta langile egokiekin, eragin soziopolitiko tresnan bihur dadin.

Eta oraindik ez badituzu gure hautagaiak ezagutzen, hona hemen prentsaurreko bi argazki:

Juana Aranguren, candidata a la alcaldía de Donostia

Axun Urbieta

Puxika moreak prestatu dituen artista Arantza Campos izan da, Donostialdean foru hauteskundeetarako zerrenda burua (argazkian, Axun-en atzean dagoena).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: