Emakunde lamenta que las listas electorales alejan a las mujeres del poder. Parekotasuna bai, baina lehen tokietan gizonak

Europa Press / Euskeraz

El Instituto vasco de la Mujer, Emakunde, ha informado de que las candidaturas electorales del 22 de mayo cumplen el principio de paridad, aunque los hombres siguen ocupando “mayoritariamente” los primeros puestos de las listas. Sin embargo, ha advertido de que el hecho de que haya equilibrio en las listas “no significa que las mujeres tengan las mismas oportunidades de salir elegidas”.

En un comunicado, Emakunde ha explicado que ha realizado un análisis de las candidaturas electorales en las próximas elecciones a Juntas Generales y comicios municipales para comprobar si existe una participación equilibrada de mujeres y hombres tal y como marcan la Ley Vasca  4/2005 para la Igualdad de Mujeres y Hombres y la Ley Orgánica 3/2007 para la Igualdad efectiva de Mujeres y Hombres.

Según ha recordado, el principio de presencia equilibrada requiere que las listas para los ayuntamientos cumplan un porcentaje de 60-40 en cada tramo de cinco puestos, es decir, que la presencia de personas de un mismo sexo no supere el 60 por ciento ni sea menor del 40 por ciento. Además, en las listas para Juntas Generales es necesario que haya un mínimo de 50 por ciento de mujeres y 40 por ciento de hombres en cada tramo de seis puestos.

Emakunde ha explicado que en las candidaturas “se cumple con la paridad donde la Ley lo exige, pero la mayoría de las mujeres están situadas en los puestos de más difícil acceso, lejos de los llamados puestos seguros”. “Las tendencias que se marcan en el estudio son compartidas por todos los partidos políticos”, ha subrayado.

Biltzar Nagusietarako zerrendetan, kasu gehienetan alderdi politikoek zerrendetan emakumeen presentzia %50ekoa izatea bermatu dute, eta kasu gutxi batzuetan portzentaje hori gainditu dute, baina hautagai zerrendetan %50 badira ere, horrek ez du esan nahi gizonen beste aukera dituztela aukeratuak izateko, emakume gehienak zerrendetako lehen tarteko azken bi tokietan dira gehien, hau da, aukeratuak izateko aukera gutxiago dituzte gizonek baino.

Zerrendak modu orekatuan daude osatuak lehenengo sei lekuetako tartean. Zein tokitan kokatuta dauden ikusiz gero, hautagai zerrendetan seigarren lekuan daudenen artean %74,5 dira emakumeak, eta lehen tokian dira gutxien: %40 (55tik 21).

Araban, zerrendaburu modura doazen emakumeen portzentajean, 1etik 5era pasatu dira (15 zerrenda buruen artean), %2,1etik %11,1era pasatuz. Hala eta guztiz ere, zerrendetako lehen tarteko azken bi lekuetan daude gehienak (%46.7).

Bizkaian, gora egin du seigarren lekuan emakumeen presentziak, %85 dira emakumeak, seigarren lekuaren feminizazioa eraginez. Zerrenda buruetan emakumeak %40 dira, 20tik 8. Gipuzkoan, emakumeak ez dira inolako zerrendetan lehen sei tokietako erdia baino gehiago. Bigarren lekuan aldiz, gora egin du emakumeen presentziak (%40a izatetik %55a izatera).

UDALAK

Udalei dagokienez, Arabako, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan izanik, guztira, zerrendek parekotasuna betetzen dute justu %40an, eta ia alderdi guztiak daude eremu horretan. Orokorrean, zerrendaburuak alde batera utzita, gainontzeko lekuetan parekotasunaren mugaren gainetik daude emakumeak. Oreka gehien bigarren lekuetan dago (%53,9 gizonak eta %46,1 emakumeak), eta joera argi bat dago gizonak zerrendaburu izateko.

Araban, ikertu diren 190 zerrendetatik, 45ek bakarrik (%23,9) dute emakume bat zerrendaburu, eta alderdi batek ere ez du emakumeen %35eko presentzia gainditzen euren zerrendetan. Legeak, Araban, 51 udaletatik lau udal hauetan bakarrik du eragina: Oion, Amurrio, Laudio eta Gasteiz. 313 emakumek zerrendetan betetzen duten lekuari begiratuta, %45,7a hirugarren eta laugarren lekuan kokatzen da, eta zerrendaburu 45 emakume dira, hau da, %14,4.

Bizkaian, zerrendaburu 144 emakume daude (453 lehen lekuetatik), hau da, %31,8. Bakarrik udal batean -Lekeition- ikerketan kontuan izan diren bost alderdiek dute emakume bat zerrendaburu modura. Bizkaian euren zerrendetan emakume gehien dituzten alderdiak PSE-EE eta Bildu dira. Bestetik, gizon baino emakume gehiago dagoen lekua bigarrena da: %55,5.

Gipuzkoan, emakume gutxien dauden lekua lehena da (%28,4), beste herrialdeetan gertatzen den modura. Bestetik, alderdi guztiek betetzen dute parekotasun baldintza euren zerrendetan. Dena den, alderdi guztietan daude gizon gehiago emakumeak baino. Zerrendetan dauden 664 emakumeak bigarren lekuetan dira gehien (%23,3), eta lehen lekuan %13,4.

Udal eremuari dagokionez, aipagarria da udalen bi heren parekotasunaren baldintza betetzera derrigorturik ez badaude ere, zerrenda gehienak betetzen dutela baldintza hori. Emakundek dioenez, “honek erakusten du berdintasun legeak badirela emakumeak zerrendetan sartzeko eragiten duten motorrak, eta baita derrigortuak ez dauden udal txiki askotan emakumeak zerrendaburu izateak baduela zerikusia udal txikiek botere gutxiago izatearekin”.

HIRIBURUAK

Bilbo, Donostia eta Gazteizko zerrendek betetzen dute parekotasun baldintza, baina kasu gehienetan bost lekuetako tartean, bi emakume daude, legeak ezartzen duen gutxieneko baldintza, eta horrek dakar bost alderdietatik hirutan emakumeen presentzia lehen postuetan beherantz egitea. Izan ere, emakume gutxi daude zerrendaburu hiriburuetan (egungo alkateek denek errepikatzen dute hautagai modura).

Horrela, 15 hautagaietatik bietan bakarrik da emakume bat zerrenda-burua (Aralar Donostian eta PP Bilbon), eta, aldiz, bigarren lekuan, emakumeak dira gehienak (%60), 15 hautagaietatik 9 izanik.

Azkenik, 251 alkatetzetatik 23 emakumek eta 97 gizonek errepikatzen dute zerrendaburu bezala. Alkatetzarako hautagai izandako 20 emakumek euren lekua utzi diete gizonezkoei, eta 23 gizonezkok utzi diete lekua emakumeei. Zortzi emakumezko alkatek utzi diote euren lekua beste emakume bati, eta gainontzeko 80 alkatetzatan gizonezko batek utzi dio lekua beste gizon bati.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: