Jantokietako langileak borrokan, gu ere bai!

Artikulu hau hurrengo feministek sinatzen dute: Edurne Eguzkitza, Maite Irazabal, Aurora Iturriotz, Juana Aranguren (Plazandreok-eko Donostiako alkatetzarako hautagaia), Pili Gil eta Miren Aranguren.

Hilabete luzeak daramatzate jantokietako langileak borrokan beren lan baldintzak hobetzeko. Beren eskubideak defendatzeaz gain, eskaintzen duten zerbitzua hobetzea ere aldarrikatzen ari dira.

Gurasoek beren seme alabak ondo zainduak egotea nahi dute, eta honetarako behar besteko denbora eskaintzea. Hau guztiagatik, oraindik ere ulertezinagoa egiten zaigu komunikabide ezberdinetatik zein guraso elkarte batzuetatik borroka hau desitxuratu nahi izana.

Kolektibo honen gehiengoa emakumeek osatzen dute. Eta antza denez bestelako sektore feminizatuei bezala jantokiko lanari ere enplegu duineko  estatusa ukatzen zaio.

Eredu kapitalista patriarkala biziraupenerako lan guztiak atxikitzen dizkigu emakumeoi (zaintza, elikadura, pertsonen ongizatea…) inolako errekonozimendu sozial zein ekonomikorik aitortu gabe. Baina, gainera, lan hauek guztiak merkantilizatzerakoan eta lan merkatu formalera eramaten dituztenean egoera prekarioenean izaten da.

Eskola Jantokietako gatazka honek agerian utzi du, alde batetik, lan hauek guztiak nahitaezkoak direla. Eta bestetik, administrazioak zein botere publikoek behar sozial hauei heltzeko dauzkaten hutsuneak eta borondate politiko eza: kalitatezko zerbitzu sozial publikoen falta, laguntza ekonomikoen falta, emakumeok pairatzen dugun esplotazio egoerekin amaitzeko borondatea, kontziliatzeko neurri eraginkorren falta… Hau izan daiteke gatazka honen aurrean erakusten ari diren jarrera  itxia eta ez negoziatzailea mantentzeko arrazoi bakarra.

Badaude gatazka hau desitxuratu nahi dutenak, diru kontua besterik ez dela argudiatuz. Ez da Egia, borroka honetan, formakuntza, lan baldintzen ekiparazioa eta beren hezitzaile funtzioaren errekonozimendua eskatzen ari dira besteak beste. Bestetik, nabarmendu beharra daukagu emakume hauek zaintza lana ez ezik heziketa lan oso garrantzitsu bat ere egiten dutela.

Halere, soldata duinago bat izateko borroka izango balitz ere, ez lukete eskubidea izango hau aldarrikatzeko kobratzen duten bataz besteko 350eko euroko  miseriazko soldata kontuan harturik? Hau esaten ari direnek soldata horrekin bizi ahalko lukete?

Emakumeoi kalitatezko enplegua izateko eskubidea ukatzen zaigu eta ondorioz norbanako bizi proiektu bat izatea. Emakumeoi oraindik ere lan merkatu prekarioenean, eskubiderik gabekoa eta atomizazioaren ondorioz antolatzeko arazo handiak dituzten  sektoreetan kokatzen gaituzte. Horrela gertatzen da, garbiketa, etxe langileak, jantokiak eta zerbitzu sektorean orokorrean. Ez da kasualitatea, borroka hauen artikulazioa zailagoa bihurtzeko ongi diseinaturiko estrategia oso bat baizik.

Ez da bide erraza izan lan merkatu arautuan sartu ahal izatea, inork ez digu  hau oparitu, urteetan egin dugun borrokari esker lortu baitugu. Ozen esan dezakegu, beraz, borrokatzeak merezi duela. Baina orain, lan merkatu arautuan egotea lortu dugunean, lehen aipatu bezala, aukera berdintasunean egoteko eskubidea ukatu egiten zaigu. Diskriminatu egiten gaituzte balore sozial eta ekonomiko txikienak dituzten lanak egokituz eta honen ondorioz  dependentzia egoera batera eramanez, ez soldata, ez etxerik, ezta bizi proiektu autonomo bat izateko aukerarik ere. Betiko eredu zapaltzailea  finkatzeko asmoarekin.

Bada ordua beraz, beste aurrera pauso bat emateko lan hauek duintzeko eta prekarietatearen aurka borroka egiteko. Emakumeok gure aldarrikapen laboralak bideratzeko eta gure  eskubideen alde borroka egiteko zilegitasuna daukagu. Inork ezin du zalantzan jarri borroka esparru hauek gureak egitea

Hau guztiagatik, mugimendu feministatik emakume hauei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta bide batez aurrera eramaten ari diren borrokagatik zoriondu. Beste alde batetik, aurrera eramango dituzten mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin nahi dizuegu. Emakumeon lan baldintzak hobetzeko borroka gure bizi baldintzak hobetzeko borroka badelako ere.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: